'Zure diruarekin' dokumentala, Koldo Mitxelena kulturunean
Zein puntutaraino daki gizarteak zertarako erabiltzen den bere dirua? Horixe da Zure diruarekin – Con tu dinero dokumentalak aztertzen duen puntuetariko bat.
Setem Hego Haizeak taldeak egin du dokumentala, eta ostegunean (hilak 24), 19:00etan eskainiko dute Koldo Mitxelena Kulturunean.
Zure diruarekin dokumentalak bankuen jokabide okerraren berri ematen du; bertan, bankuek egiten dituzten inbertsioak nahiz egoera ahulean dauden familiak nola kaleratzen dituzten aztertzen da. Gainera, bestelako finantziazio aukera batzuk ere aurkezten dira: banku etikoa eta ekonomia alternatiboko sareak, adibidez.
Dokumentalak 70 minutu inguru irauten du, eta proiekzioaren ostean, mahai-inguru bat egingo da Iker Espuñez, dokumentalaren zuzendaria, Peru Sasia, Fiare Banku Etikoko kidea, eta SETEM Hego Haizeako ordezkariekin.