Euskal Herriko gertakizun politikoez ariko da ‘Su txikian’ antzezlana

su txikian

Antzezlaneko aktoreak eta arduradunak, gaur goizeko aurkezpenean (Argazkia: Estitxu Zabala)

2000 eta 2011 urteen artean Euskal Herrian egondako mugimendu politikoa islatzen du Su txikian antzezlan dokumentalak. Glu glu konpainiak taularatu du, eta gertatutakoaz iritziak ez ematea zaila dela dioten arren, obraren  “zintzotasuna” nabarmendu dute aktoreek. Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren politikariak izango dira antzezlaneko protagonistetako bi, besteak beste, eta beraien artean izandako ezkutuko elkarrizketak izango dira muina.

Viktoria Eugenia Antzokian izango da ‘Su txikian’, bihar eta etzi, euskaraz, eta igandean, gazteleraz; hiru egunetan, 20:00etan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend