Zartagin hotsekin egin diote aurre denboraleari
Hotza, euria eta haizeari egin behar izan diote aurre kaldereroek. Haur eta helduak ausardiaz atera dira kalera, eta kantuz alaitu dituzte hiriko auzo guztiak. Zartagin hotsen erritmoan adoretsu ibili dira kalez kale.
Irutxuloko Hitza Parte Zaharrean, Grosen eta Amara Berrin izan da, eta konpartsa horien argazkiak bildu ditu galeria batean.