Iñaki Burutaranek irabazi du Urumeako II. Skiff Jaitsiera, bigarren aldiz jarraian
URUMEAKO II. SKIFF JAITSIERA, SAILKAPENA:
Antxon Beitiaren Oroimenezko Urumeako II. Skiff jaitsiera jokatu zuten igande goizean. Guztira, bederatzi lagunek parte hartu zuten, eta horietatik zazpik lortu zuten helmugaratzea. Iaz bezalaxe, Iñaki Burutaran loiolatarra izan da txapelduna, 19 minutuko denborarekin, gainontzekoak oso atzean utzita. Ur-Kirolak Arraun Elkarteak antolatu du aurten ere lehia, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin.
- UR KIROLAK D, 19:01:99, Iñaki Burutaran
- ZARAUTZ, 19:37:70 Iraitz Cordero
- UR KIROLAK A, 20:41:45, Iñaki Biain
- UR KIROLAK B, 20:48:31, Manu Gonzale
- UR KIROLAK C, 21:25:01, Ramon Aldai
- UR KIROLAK E, 22:44:34, Iñaki Arana
- UR KIROLAK F, 24:56:78, Idoia Breto
- UR KIROLAK A, EZ ZEN IRITSI, Ekain Arrieta
- UR KIROLAK B, EZ ZEN IRITSI, Aitzol Rojas