Sokamuturra. (Argazkia: Raul Perez)
Inauterietako egitarauaren barruan dago sokamuturra; udalak antolatuta.
Udalak larunbat honetarako, inauteri jaien barruan, sokamuturra programatu izana kritikatu du PSE-EEk. Bilduk zezenketen aurka duen jarrera dela eta, PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco “harrituta” azaldu da erabaki honekin. Esan du “kontraesana” agerikoa dela; “guk uste genuen benetan, animalia entretenimenturako erabiltzearen aurka zeudela”, esan du, eta galdetu desberdintasun bakarra animaliaren heriotza ote den.
Sokamuturra, inauterien egitarauaren barruan dago, 1813an hiriaren erreketaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen artean hain zuzen ere. Larunbatean egingo dute, 20:00etan, Trinitate plazan. Udalak, garaiko jantziak emateko deia egin zuen.
“Sokamuturra ezin da zezenketekin alderatu”
Juan Karlos Izagirre alkateak, sokamuturra egingo dela berretsi du. Baina gehitu du, zezenketen eta sokamuturraren arte ezberdintasunak argi dituela; “sokamuturra ezin da zezenketekin alderatu”, esan du.