Paul Bilbao, Kontseiluko urtekariaren aurkezpenean. (Argazkia: Kattalin Miner)
Kontseiluak 2012ko hizkuntza politiken urtekaria aurkeztu du; krisia, hauteskundeak eta egoera soziopolitiko berria izan dira protagonista.
Gaur aurkeztu dute 2012ko hizkuntza politiken inguruko urtekaria. Lehenik, orokorrean aldaketa kualitatiborik ez dela egin ondorioztatu dute; “2012an ez da hizkuntza politiketan aurrerapauso kualitatiborik eman”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.
Izan ere, iazkoa hauteskundeek markatutako urtea izan dela azaldu dute. Prozesu horretan ordea, euskarak eta hizkuntza politikek ez dutela aurrerapausorik bizi izan esan dute; “hala ere, baldintza egokiak daude hizkuntza politika ausartak aurrera eramateko”, azaldu du Bilbaok.
Bestalde krisi orokorra dela eta, euskara arloan murrizketan egiteko erabilpen “perbertsoa” egin dutela batzuk esan dute.
Azkenik, Euskal Herriaren egoera soziopolitiko berrian, bake eta demokratizazio bidean, euskarak bere zentralitatea izan behar duela uste du Kontseiluak.
Euskaraz bizi nahi duen herria
Bestalde, azpimarratu dute, herritarrek 2012an euskaraz bizi nahi duen herria aldarrikatu dutela hainbat kasutan; “bultzada horrek ekarriko du erroko aldaketa”, esan du Bilbaok.
Urtekaria formatu digitalean zabalduko dute Kontseiluaren blogean; nahi duenarentzat eskuragarri.