Parte Zaharra hartu du Euskal Inauteriak
Zerbait baldin badago Euskal Inauterian, ezer baino nabariagoa, horixe baserri giroa da. Hain zuzen ere, Euskal Inauteriak herrikoak dira, eta berezitasun hori nabarmendu nahi izan dute Konstituzio plazan bildutako haurrek. Bertatik, kalejiran, Parte Zaharreko kaleetan barrena abiatu dira, txistulariek lagunduta.