Igor Legarda atleta donostiarra Anoeta estadio txikian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Espainiako Etorkizuneko Kirolarien Pista Estaliko XXVI. Txapelketa jokatu zuten asteburuan Anoetako Belodromoan. Igor Legarda amaratarrak ekarri zuen albiste onena hirira, izan ere, Realeko atletak urrezko domina lortu zuen heptatloian. Atletismoko zazpi proba batzen ditu heptatloiak; 60 metroko lasterketa, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, altuera jauzia, 60 metroko hesi-lasterketa, pertika jauzia eta 1.000 metroko lasterketa. Iaz, Katalunian jokatu zuten txapelketa, eta brontzezko domina lortu zuen Amarakoak.
Kluben sailkapenari dagokionean, Playas de Castellon izan zen txapelduna, 113 punturekin. Donostiako Atletiko zortzigarren sailkatua izan zen 32 punturekin, eta Reala, berriz, 12. postuan geratu zen, 21 punturekin.