Dantzaz konpainiako dantzariak. (Argazkia: Jose Usoz)
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean herritarrek euren lana ikusi ahal izango dute, 17:00etatik 18:00etara.
Dantza herritar guztiengana eta espazio guztietara helarazteko apustuari eutsiko dio Dantzaz konpainiak. Oraingoan Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean ari da lanean. Eraikin honetarako koreografia bat prestatzen ari dira Hilde Koch koreografo donostiarraren zuzendaritzapean.
Udaberrian Donostia 2016 bulegoaren egoitza berria izango da eraikina. Eta orduan aurkeztuko du obra guztia. Aste honetan, Dantzaz-ek entsegu batzuk egingo ditu, hemendik hilabete batzuetara aurkeztuko duen espazioari moldatutako obraren sortze-prozesuaren parte bezala. Herritarrek prozesu hori zuzenean ezagut dezaten, eraikinaren ateak irekiko dituzte bihar, etzi eta etzidamu, 17:00etatik 18:00etara.