Elkarrizketa filosofikoa, Amaran
Gaur, astelehena, elkarrizketa filosofikoa egingo dute Urrats euskaltegian (Amezketarrak 14, Amara), 19:00etatik 20:30era.
Eztabaidarako gaia, Ilustrazioa eta politika izango da. Gaia lantzeko, hainbat testu irakurri eta aztertuko dituzte. Horien artean, aurreko mintegiko irakurgaiak, Agustin Garcia Calvoren Idiota, iluso gilipollas eta El común contra la democracia. Baita, Platon, Kriton, Socratesen kontrako epaiketa ere.
Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea da solasaldien antolatzailea, Urrats euskaltegiaren laguntzarekin.