Miguel Galindo gida eta Jon Santacana eskiatzailea, lortutako dominekin (Argazkia: CPE)
Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak urrezko domina eskuratu berri du Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean. Eskiatzaile itsuen eta ikusmen arazoak dituztenen artean, jaitsiera azkarrena berak egin zuen, La Molinan, 1:25:14ko denborarekin. Oraingoan ere Miguel Galindo gidaren laguntza izan zuen. Txapelketako lehen lehia izan da, eta datorren asteazkenera arte, otsailak 27, probak egiten jarraituko dute.