Santacana eta Galindo, La Molinan (Argazkia: CPE)
Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak bigarren urrezko domina bat lortu du Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean, La Molinan. Super erraldoian izan da azkarrena Santacana, Miguel Galindo gidaren laguntzarekin. Santacanak 1:10:49ko denbora egin zuen, eta Christopher Williamson geratu zen bigarren postuan, 1:11:65eko denborarekin. Dagoeneko, gainera, beste urrezko domina bat lortua zuen, jaitsieran.