Lilatoian, Hitzaren elastikoa jantzita
11 emakumek osatu dute Hitza taldea.
Irutxuloko Hitzak Lilatoiarekin bat egin du. Ohi bezala, Hitza Taldea osatu dugu. 11 pertsonak osatu dute taldea, eta Hitzaren elastikoa egin dute korrika. Nerea Albisu eta Nagore Martinez dira Hitzarekin korrika egin duten parte hartzaileetako batzuk. Albisu eta Martinez pozik iritsi dira hitzordura. Lilatoia “emakumeok gure lekua aldarrikatzeko” eguna dela adierazi du Albisuk. Emakumeen kirola sustatzeko aukera polita da bien ustez. Martinezek taldean korrika egitea du gustuko: “Nire lagunak ez dira animatzen Lilatoian parte hartzera, eta nahiago dut talde batekin atera. Gainera, Irutxuloko Hitzari babesa ematea polita iruditzen zait”.