Zinemaldirako kartel lehiaketa, on-line
Zinemaldiak bigarren aldiz antolatu du on line kartel lehiaketa. Kategoria bakoitzeko 20 finalistetatik hamar aukeratuko dituzte herritarrek euren bozen bidez. Botoa emateko epea apirilaren 1a arte dago zabalik.
Kategoriak bost dira: Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Horizontes Latinos eta Perlak. Kartel gogokoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren web-orri berezian izena ematea: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa.
Erabiltzaile bakoitzak saileko eta eguneko boto bana eman dezake. Epaimahai berezi batek kartel irabazleak hautatuko ditu boto gehien jaso eta Zinemaldiak aukeratu dituztenen artean, eta sariak zozkatuko dira atal bakoitzeko kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen artean. Guztira bost irabazle izango dira eta bakoitzak hamar saioko zine-abonu bana eta Zinemaldiaren 61. edizioaren argitalpen-lote bana jasoko ditu.