'Celda 211' filma aztertuko dute Lugaritzen
Bihar, asteartea, Celda 211 (Daniel Monzon, 2009) filma ikusi eta aztertuko dute Lugaritz kultur etxean. Imanol Larzabal aretoan izango da saioa, arratsaldeko 18:00etan.
+55 taldeak helduen aisialdia dinamizatzeko ekimenen artean dago bideo-forum hau. Filma bat ikusi, eta abiapuntu horretatik, ikus-entzunezkoak iradokitzen dituen gaiak aztertzen dituzte.