'Loreak errepidean' film luzea filmatzen hasiko dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga apirilean
Berria egunkariari jakinarazi diotenez.
Hala aurreratu zuen Goenagak Twitter-en jarritako txio baten bidez, otsailaren 28an: “Badirudi jada esan daitekeela: Gure fikziozko 2. film luzea apirilan filmatzen hasiko gara. Title: Loreak errepidean. Dagoeneko filmaren izenean perfil bat topa daiteke Twitterren, eta bertan ari dira filmaren inguruko azken berriak ematen. Memoriaren inguruko “gogoeta” bat plazaratu nahi dutela diote zuzendariek,”batzuk saiatzen dira galdu dugun hura memorian behintzat mantentzen, galdutakoa bizirik edukitzeko modu bat delako”. Aurreprodukzioa egiten ari dira orain.
Loreak errepidean izango da Jose Mari Goenagak (Ordizia, 1976) eta Jon Garañok (Donostia, 1974) elkarrekin zuzenduko duten hurrengo film luzea. 2010ean, 80 egunean filma aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian, bi emakume helduen arteko amodiozko istorioa. Beraz, elkarrekin zuzenduko duten bigarren pelikula izango da, eta apirilean bertan Gipuzkoako hainbat tokitan filmatzen hasteko asmoa dute,