Aurkezpena egin dute udaletxean (Argazkia: E. Zabala)
Herrien Nazioarteko Jaialdiaren lekuko izango da Amarako Easo plaza, bihartik Apirilaren 1era. Herrien kultura-aniztasunaren topaketa izango da, eta Easo plazako kioskoa izango da ekimenen gune nagusia. Musika, dantza eta eskulangintza izango dira protagonistak eta herritar guztientzat irekia egongo da. Amara bai auzo elkarteak antolatu du jaia, eta kulturak, integrazioak eta aisialdiak bat egitea da helburua. Jaialdiak honako ekitaldiak eskainiko ditu: dantza emanaldiak, kontzeruak, txotxongiloak, haurrentzako ikuskizunak… goizez eta arratsaldez egongo da zertaz gozatu, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Egipto, Ekuador, Kuba eta Brasil izango dira ikuskizunak eskainiko dituzten herrialdeetako batzuk.