Abian da XII. Lugaritz-Ikertze Ipuin Lehiaketa

KartelaAurten ere Antiguako gaztetxoek euren abileziak erakusteko aukera izango dute XII. Lugaritz-Ikertze Lehiaketari esker. Orain arte, Txirain elkarteak kudeatu izan du lehiaketa, eta aurten lehen aldiz, Ikertze elkarteak hartu du ardura, baina lehiaketa bera da. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, eta parte hartzea Antiguako ikastetxeen bidez egin behar da.

Iban Barrenetxearen ilustrazioekin erakusketa osatu dute Lugaritz kultur etxean, eta marrazki horietan oinarritu beharko dira ipuinak. Azken batean, ipuinek nolabaiteko zerikusia izan beharko dute marrazki horietako batekin edo besterekin, edo nahi duten guztiekin.
Apirilaren 26a arte egongo da ikusgai erakusketa. Ipuinen luzera gehienez hiru orrikoa izango da.

Partaideen artean hiru sari banatuko dituzte. Lehenengoarentzat, 110 euroko truke-txartela; bigarrenarentzat, 80 euroko truke-txartela; eta hirugarrenarentzat, 50 euroko truke-txartela. Txartel horiekin, laguntzaile diren dendatan, liburu, marrazki edo kirol arloko materiala erosi ahal izango dute. Gainera, lehiaketan parte hartzen duten guztien artean, hainbat liburu zozkatuko dituzte. Maiatzaren 31n Lugaritz Kultur Etxean egingo dute sari banaketa, 17:30ean.

Beheko galerian ikus daitezke oinarritzat erabili behar diren marrazkiak:

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend