Mantxik irabazi du Añorgako Orixe Saria

Xabier Sukia eta Mantxi, euren sariekin (Argazkia: bertsoa.com)

Xabier Sukia eta Mantxi, euren sariekin (Argazkia: bertsoa.com)

Orixe Sariaren finala jokatu zuten ostiralean sei bertsolarik, eta Zarauzko Iñigo Mantzisidor Mantxi izan zen Añorgako Jolas Etxeko txapelduna, 361 punturekin. Bigarren postuan, Nahikari Gabilondo geratu zen, 356’5 punturekin, bera ere zarauztarra. Kartzelako saio onena, berriz, Xabier Sukiak egin zuen, publikoak hala erabakita.

Honela geratu zen sailkapen osoa: Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nahikari Gabilondo, Aitzol Barandiaran, Iñaki Zelaia, Xabier Sukia eta Felix Zubia.

Orixe Saria Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen sariketa da. 25 urtetik gorako bertsolariek hartzen dute bertan parte. Orain dela bi urteko egiturari jarraituz, bi kanporaketa jokatu dituzte aurten ere finalaren aurretik, bakoitzean seina bertsolarirekin. Lehena martxoaren 8an jokatu zuten, Lukainkategi jatetxean. Bertan aritu ziren Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Miren Artetxe eta Beñat Ugartetxea. Bigarren kanporaketa, martxoaren 15ean jokatu zuten Gure Kabia elkartean, Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Iñaki Zelaia, Andoni Otamendi eta Oihana Bartrarekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend