Iker Cillero donostiarra Bostongo eztanden lekukoetako bat izan da
Bi lehergailuk eztanda egin zuten atzo Bostongo (AEBak) maratoia hasi eta hiru ordu ingurura, helmugako marratik gertu. Hain zuzen, Bostonen bizi den donostiar batekin jarri da harremanetan Euskadi Irratia: Iker Cillerorekin. Harvardeko unibertsitatean ari da ikasten, Bussiness Schoolen; master bat egiten ari da bertan.
Iaz maratoian parte hartu zuen. Aurten, ordea, maraiatoia egin behar zuten lagun batzuk ikustera joan zen bere familiarekin; jaieguna zuen-eta. Helmugako marra ingurura joan ziren lasterketa ikustera. Eztandak gertatu baino bost minutu lehenago joan zen Iker Cillero. Etxera itzultzeko autobus geltokira joan ziren. Etxera zihoala bi eztanda “lehor” entzun zituen.
Eztandak gertatu eta berehala poliziak korrikalari guztiak geldiarazi zituela azaldu du Cillerok: “Normala den bezala, jendea urduritzen hasi da horrelako egoera bizi eta gero. Badirudi maratoiaren inguru guztia itxita dagoela oraindik, polizia ikerketa lanak egiten ari delako. Telebistan entzuten ari naizena da jendea triste dagoela. Bostonentzat egun oso garrantzitsua zen atzokoa. Jendeak ez daki oso ondo zer gertatzen ari den, eta gertatutakoa sinetsi ezinik dabiltza”