Liburuaren Egunaren harira azoka egingo dute Gipuzkoa Plazan
Datorren asteartean, apirilak 23, Liburuaren Eguna izango da. Hori dela eta, liburu azoka egingo dute egun horretan Gipuzkoa Plazan. Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburudeden Elkarteak antolatu dute ekimena.
Guztira, liburuak erosteko hamaika postu egongo dira azokan, eta hainbat jarduera egingo dituzte, mahai-ingurua, irakurketa publikoa, haurrentzako ipuin kontaketa… gainera, liburuak zozketatuko dituzte erosleen artean. Horretaz gain, iazko etenaren ostean, Zilarrezko Euskadi Sariak banatuko dituzte berriro ere. Saria, ordea, ez dute liburu salduenek jasoko, baizik eta liburu saltzaileek hautatutako bi liburuk.
Gipuzkoa plazako jarduerez gain, auzoetako kultur etxeetan ere ekimenak egingo dituzte.