Milatik gora dantzari ibili dira Kontxako barandan dantzan
http://youtu.be/q_kyrgWPA9s
Kontxako barandako barra klasikoaren erakustaldia Dantzaren Hilabeteko ospakizunik jendetsuena izaten da, 1997. urtean lehen emanaldia egin zutenetik. Gaurkoan ere arrakastaz gauzatu dute, jende andana hurbildu baita Kontxara. Barra txikian ia 700 dantzarik hartu dute parte, eta helduen barran 500 inguruk. Guztira, milatik gora dantzari elkartu dira eguerdian, badiaren aurrean.