Donostiako manifstazioaren burua (Argazkia: E. Zabala)
Gipuzkoako adinekoen zentroetako langileek bost eguneko greba hasi dute gaur. Hala, sektore horretarako lan hitzarmen bat eskatzeko asmoz, protestara deitu dute ELA eta LAB sindikatuek. Donostian gaur goizean manifestazioa egin dute. Sindikatuek jakinarazi dutenez, lurraldeko %92 langilek egin dute greba adinekoen zentroetan, eta %80k eguneko zentroetan.