Astelehenean hasiko dira autobus geltoki berria egiteko lanak
Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa.
Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma pantailak eraiki aurretik.
Bizilagunekin ere bilduko da udal gobernua. Jon Albizu eta Nora Galparsoro Gobernuaren ordezkariak izango dira datorren asteartean, hilaren 21ean, Egiako Kultur etxean bizilagunekin egingo duten bileran. Bertan Udaleko zenbait teknikari eta aldi baterako enpresa-elkarteko ordezkariak ere izango dira, obren nondik-norakoa eta hauen eragina gutxitzeko egin beharreko lanak azaltzeko.