EBO 2016ren aurkezpena. (Argazkia: K. M.)
Musikene, musika eskola eta kontserbatorioetako kideek osatuko dute; hainbat kontzertu emango dituzte hilabete honetan.
Gaur aurkeztu dute European Basque Orchestra 2016 Donostian. Orkestra hau, musika eskola, kontserbatorio eta Musikeneren elkarlanari esker osatu dute, eta horrelako lankidetza egiten den lehen aldia da. Izan ere, orkestra hau, eskoletako, Musikeneko edota kontserbatorioko kideek osatuko dute, gazteenentzat aukera berriak sustatuz. Teopodo konpositore elkarteak bultzatu du ekimena zein elkarlana.
Hurrengo maiatzaren 24an, Olatu Talkaren barruan hainbat emanaldi egingo dituzte Donostian. Hain zuzen ere,
Errautsak bihotzean emanaldiaren barruan joko dute Viktoria Eugenian. Emanaldiak 15:45, 18:00 eta 20:00etan.
Azaldu dutenez orkestra proiektuz proiektu antolatuko dute. Izan ere, helburua euskal konpositoreak bultzatzea izango dute. Horretarako, besteak beste 12.000 euroko diru laguntza emango dute proiektuan parte hartzen dutenentzat. Konpositore eta musikari gazteek aukera bat izan dezaten ezinbestekotzat jo dute halako ekimen bat.
Hain zuzen ere, Imanol Iribarren pianista gazteak azpimarratu du, gutxitan izaten dutela “halako orkestra batean” jotzeko aukera, eta eskerrak eman ditu halako ekimen bat bultzatzeagatik. Izan ere, bera “hiru zentroetatik pasatu” da; musika eskola, kontserbatorio eta Musikenetik.
Mezenas figuraren beharra azpimarratu dute, eta kasu honetan denek eskertu dute Enrique Lartundoren Fundazioaren laguntza.