Haurrak dantzan aritu dira trikitilarien doinuekin (Argazkia: E. Zabala)
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 20 urte bete ditu. Urtebetetzea ospatzeko hainbat ekimen egin ditu; hitzaldiak, bisitak… eta gaur goizean, Biodibertsitatearen Eguna ospatu dute. Loiolako Erriberan egin dute jaia, bereziki haurrei zuzendua, ingurumena zaintzearen garrantziaz ohar daitezen.
Egunari hasiera emateko, dultzaina eta panderoa auzoko kaleak alaitzen aritu dira. Ondoren, jaia Giuseppe Verdi plazara igaro da, eta bertan, Lur Kortak kontatutako ipuinak adi-adi jarraitu dituzte haurrek. Birziklatutako materialarekin jostailuak egiteko aukera ere izan dute etxeko txikiek, eta jolasak izan dituzte. Goizari bukaera emateko, trikitilariekin erromeria egin dute.
Datozen egunetarako ere ekimenak antolatu ditu Haritzaldek, ospakizunarekin jarraitzeko. Añarbeko erreserba ezagutzeko mendi irteera egingo dute bihar, eta aurretik izena eman beharra dago bertan parte hartzeko, 943-27 18 66 telefonora deituta. Ekainaren 5ean, berriz, berreskuratu beharreko guneen inguruko informazioa zabalduko dute, eta
Zergatik baso erreserba Añarben? izeneko hitzaldia zuzenduko du Kiko Alvarez biologoak, Koldo Mitxelena Kulturunean (19:00). Azkenik, ekainaren 9an, Santa Klara irla inguruan bizi diren animaliak ezagutzeko irteera egingo dute, txalupaz.
-
-
Albokak eta panderoak ireki dute jaia (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Lur Korta ipuin kontalaria (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Lur Korta ipuin kontalaria (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Material birziklagarriekin egindako tailerra (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Material birziklagarriekin egindako tailerra (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Material birziklagarriekin egindako tailerra (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Trikitilariak (Argazkia: E. Zabala)
-
-
Haurrak, dantzan (Argazkia: E. Zabala)