Editatutako Liburu Onenaren saria, Nerea argitaletxearentzat
Espainiako Kultura Ministerioak Donostiako Nerea argitaletxea saritu du. Iazko abenduan argitaratutako Eguberria liburua dela-eta saritu dute. Editatutako Liburu Onenaren saria jaso du. Hogeita bost urteko bidea egin du Parte Zaharreko argitaletxeak. Haur literaturari eskainitako lehen liburua da Eguberria. Juan Kruz Igerabidek Eguberrien inguruko euskal tradizioak, mitoak eta musikak berreskuratu zituen argitalpen honetan. Arbasoen mundu magikoa, natura eta erlijioaren tradizioa uztartu ditu. Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Igerabidek bildutakoa marrazkiekin osatu zuen