'Trikifollia' filmeko protagonistek Parte Zaharreko kaleak alaitu dituzte euren trikitixekin
Guerra zuzendaria IRUTXULOKO HITZArekin duela aste batzuk.
Trikitilari heldu talde batek bere instrumentuarekiko duen grina azaldu nahi du Trikifollia filmak. Groseko Unai Guerra da proiektuaren zuzendaria, eta uda honetan filma errodatu ahal izateko dirua biltzen ari dira. Dokumentalaren protagonistek euren musika eta umore onarekin Donostiako Parte Zaharreko kaleak alaitu zituzten asteazkeneko pintxo potean. Guerra zuzendaria buru zutela San Bizente eliza parean hasi zuten ibilbidea trikitilariek, egitasmoa ezagutarazteko asmoarekin.
Italiako Castelfidardo herrira bidaiatu nahi dute, trikitixen fabrika bertatik bertara ezagutzera. Izan ere, trikitixa Italia iparraldetik iritsi zen Euskal Herrira XIX. mendearen hasieran. Proiektuaren inguruan luze mintzatu zen