Arcadi Oliveres, krisia eta herritarren protesten inguruan
Asteazkenean, hilaren 10ean, Impactos sociales de la actual crisis izeneko hitzaldia eskainiko Arcadi Oliveresek udaletxean. Cristina
Enea Fundazioak, Donostiako Udaleko Lankidetza Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuneko Zuzendaritzak antolatu du hitzaldia, EHUko Uda Ikastaroen testuinguruan.
Iparra-Hegoa harremanetan, nazioarteko merkataritzan, kanpo-zorran eta defentsa-ekonomian aditua da Oliveres. Hitzaldi honetan aztertuko du zergatik egungo krisi sistemikoaren testuinguruan ez dauden protesta masiboak kaleetan. Ekonomilari bartzelonarraren ustez, ezkutuko ekonomia, familiaren koltxoi edo babesa eta herritarren beldurra dira arrazoietako batzuk.
19:00etan izango da hitzaldia eta sarrera doakoa izango da.