Dbus-eko ordezkaria saria jasotzen. (Argazkia: Dbus)
Dbusek Ecostars Ohorezko diploma jaso du hiriko garraio iraunkorragoaren alde egiten duen lanarengatik.
Logistika eta Mugikortasun Iraunkorraren erakundeak (IVL) eman dio saria. Ez da ingurumena zaindu eta energia kontsumorik jasangarriena lortzeko egiten duen ahaleginagatik Dbusek jasotzen duen lehen saria. Duela gutxi Garraioaren Nazioarteko Foroak emandako sari bat ere eskuratu zuen, munduan dauden garraio sektoreko lau konpainia hoberenetako bat izateagatik, eta 2012 bukaeran, Europako garraio publikorik hoberenaren saria eman zioten Gasteizen egindako Civitas Foroaren baitan.
Dbuseko ordezkariak pozik daude jasotako sariarekin. Herritarrek autobus zerbitzu gero eta hobeagoa eduki dezaten egunetik egunera egiten duten ahaleginari esker, baliabideak hobetzen eta ingurumenean duen eragina murrizten saiatzen direla aitortu dute, eta ildo beretik lanean jarraituko dutela, gaur egun Dbus erreferente bat bihurtzen ari baita nazioartean, hiri garraio publikoko konpainia gisa.