Parte Zaharrean zaborrak biltzeko sistema aldatzeko eskatu du EAJk
EAJk mozio bat aurkeztuko du Parte Zaharreko zabor bilketa arautzeko eskatuz.
Iñaki Gurrutxaga, EAJko zinegotziaren hitzetan, “Parte Zaharreko etxebizitza batzuetako zaborrak duela 200 urte bezala biltzen dira, eta ez XXI. mendeari dagokion moduan; zabor guztiak poltsa bakar batean sartu eta espaloiean uztea ez da bilketa sistemarik egokiena”.
Horrelako egoerek Parte Zaharraren itxura “tamalgarria” eskaintzen dutela gaineratu du Gurrutxagak, eta urtea bukatu baino lehen “gaia aztertu eta neurriak hartzeko” eskatu dio udal gobernuari.
2012ko maiatzean Bildu eta EAJk adostutako Inbertsio Planean, Parte Zaharreko zabor bilketa bideratzeko egitasmo bat zehaztea erabaki zutela adierazi du zinegotzi jeltzaleak, baina urte bat pasa ondoren “oraindik egoera aztertzen” aritzea leporatu dio udal gobernuari.