Jazzaldiak Lee Konitz musikaria saritu du
http://youtu.be/QPW1j1e2hBU
Lee Konitz estatubatuarrak cool jazz delakoaren jaiotzan parte hartu zuen eta gaur Kursaalean 2013ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du. Ondoren, bertaratu direnei kontzertu hunkigarria eskaini die, bere tronpeta protagonista izan delarik.
Horretaz gain, Nauticool espazioan DJ Ishmaël Sustraivibez egon da eta eguzkiaz gozatzen ari zirenei musika jarri die. Bestalde, Zurriola inguruan, Pablo Campos Trio, Roberto Nieva with Strings eta DJ Slow bezalako musikariek giro ezinhobea eskaini dute.