Aimar Irigoienek irabazi du Igeldoko Harriaren lehia

Errezilgo harri-jasotzaileak bost minututan 18 aldiz jaso du 134 kiloko harria.

Aimar Irigoien, saria jasotzen. (Argazkia: E. Zabala)

Aimar Irigoien, saria jasotzen. (Argazkia: E. Zabala)

Igeldoko Harriaren 26. ekitaldia jokatu dute arratsaldean, Trinitate plazan. Bederatzi harri-jasotzaile aritu dira nor baino nor, ikusle mordoaren aurrean, bost minututan zeinek gehiagotan jaso 134 kiloko harri irregularra. Aimar Irigoien izan da lehen partaidea, eta huraxe izan da txapelduna, izan ere, 18 jasoaldi egitea lortu du. Bere atzetik geratu da Joserramon Iruretagoiena, Izeta II.a, 16 jasoaldirekin.

Partaide guztiek eskuak jaboiarekin ongi garbitu behar izan dituzte proba hasi aurretik, eta ondoren, bata bestearen atzetik aritu dira, bi minutuko tartea utziz. Izeta II.ak hamargarren aldiz irabazi nahi zuen proba, baina ezin izan du hobetu errezildarraren lan bikaina.

Aimar Irigoienek, txapeldunak, 800 euro eta kopa jaso ditu; bigarren sailkatuak, Izeta II.ak, 600 euro eta kopa; hirugarren sailkatuak, 500 euro eta kopa, eta laugarrenak, 350 euro. Behin proba bukatuta pozik agertu da Irigoien, eta osasunez ongi badago behintzat, datorren urtean ere itzuliko dela ziurtatu du.

SAILKAPENA: 

  1. Aimar Irigoien (27 urte, Errezil): 18 jasoaldi.
  2. Joserramon Iruretagoiena, Izeta II (46 urte, Aia): 16 jasoaldi.
  3. Joseba Ostolaza (40 urte, Zestoa) : 13 jasoaldi.
  4. Iban Ugartemendia (38 urte, Hernialde): 13 jasoaldi.
  5. Urtzi Telleriak (27 urte, Lasarte): 11 jasoaldi.
  6. Hodei Iruretagoienak, Izeta IV (27 urte, Aia): 9 jasoaldi.
  7. Jexuxmari Iruretagoiena, Izeta III (38 urte, Aia): 9 jasoaldi.
  8. Agustin Iruretagoiena, Izeta I.a (49 urte, Aia): 7 jasoaldi.
  9. Aimar Galarraga (29 urte, Orio): 6 jasoaldi.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend