Parte Zaharreko irudi bat. (Argazkia: PSE-EE)
Estropadetako bigarren asteburuan Parte Zaharra jendez bete zen, eta “halako egun jendetsuetan ohitura bihurtzen ari den moduan, berriro ere Parte Zaharreko kaleak mezu politikoz beteriko kartel eta pintadaz betetzen dira”, salatu du Enrique Ramos, PSE-EEko zinegotziak.
Horrelako ekintzek “Donostiaren irudia zikintzen dutela” gianeratu du zinegotzi sozialistak, eta udal gobernuari neurriak hartzeko eskatu dio. Ramosen esanetan, “onartezina da beste partidu politiko edo pentsakera bat duten herritarren aurkako mezuz betetzea hiriko kaleak, hiriko hormak”.
Udal gobernuari, eta batez ere Juan Karlos Izagirre alkateari zuzendu dizkio bere kritikak Ramosek. “Zentzugabea da mehatxu eta isekaz kaleak betetzen dituztenean beste aldera begiratzea, eta aldi berean, bake konferentziak aurkeztea”, adierazi du Ramosek, Aieteko Bakearen Etxean alkateak aurkeztu duen Bake konferentziari erreferentzia eginez.