Estolderia berritzen hasi dira Herreran
Herreran saneamendu eta hornidura sareak berritzeko lanak gaur hasi dira, eta azoroaren 30erako bukatzea espero dute. Azken urteetan egindako unean uneko hobekuntzekin jarraituz estolderia guztiz berrituko dute horrela.
Lanak San Luis plazan, zubiaren inguruan, Txingurrin eta Peruenen egingo dituzte. Eta baita, Ederrenan eta Vaguadan, hurrenez hurren. Batetik, euri urak eta ur beltzak banatuko dituzte, eta bestetik, ur hornidura sarean hainbat konponketa txiki egingo dituzte.
Udal teknikariek bizilagunekin bilera egin zuten atzo, berritze lanen nondik norakoak azaltzeko.