Juan Mari eta Elena Arzakek Londresen duten jatetxeak lehen Michelin izarra lortu du
Duela sei hilabete ireki zuten Ametsa jatetxea.
Erresuma Batuko eta Irlandarako Michelin sariak gaur eman dituzte ezagutzera, eta orain sei hilabete Juan Mari eta Elena Arzakek ireki zuten jatetxeak lehen izarra lortu du. Londresko Belgravia auzoko Halking hotelean dago Ametsa jatetxea. Arzakek lortu duen laugarren izarrada gaurkoa. Donostian duen jatetxeak hiru Michelin izar ditu.
Londreseko Ametsa jatetxeak orain sei hilabete ireki zituen ateak. Urtebete lehenago, Restaurant argitalpenak ematen duen munduko emakume sukaldari onena izendatu zuen Elena Arzak.