Naiara Sampedro Gazteria zinegotzia eta Juan Carlos Mora Ereiten elkarteko kidea. (Argazkia: E. Zabala)
Donostiako Udalaren eta Ereiten elkartearen elkarlanetik sortu da liburuxka, eta 1.000 ale banatuko dituzte ikastetxe guztietan.
Hausbero 1813-2013 izeneko gida osatu du Ereiten elkarteak Donostiako Udalaren enkarguz. Bertan, 1788 eta Donostiako harresiak bota bitarteko historia bildu dute, era dinamiko eta didaktikoan. Euskarazko eta gaztelerazko (
Tras las llamas 1813-2013) 500na gida osatu dituzte, eta hiriko bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dituztela jakinarazi dute. Zehazki, 14 eta 15 urteko gaztetxoei zuzendua dago, garai horretan eskoletan ikasten den historiarekin lotura baitu. Guztiaren berri eman dute Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak eta Juan Carlos Mora Ereiten elkarteko kideak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan.
Donostia erre, suntsitu eta ondorengo berreraikitzearen Bigarren Mendeurrena bete da aurten, eta horren harira izan dute gida osatzearen ideia. Azken batean, ikasle donostiarrek hiriaren oraina eta gaur egungo Donostia ezagutu eta ulertu ahal izateko tresnatzat jo dute gida. Horregatik, bereziki, Donostiaren suntsiketari eta ondorengo berreraikuntzari erreparatzen dio lanak. Testuek eta ariketek osatzen dute gida, eta honakoa da bertan lantzen den gaien zerrenda:
- Frantziar iraultza eta Donostia. Konbentzioaren aurrekariak eta Gipuzkoako independentzia.
- XIX. mende hasierako Donostia. Gizartearen eta egitura ekonomikoaren ezaugarriak.
- XIX. mendeko gerrak. Napoleon eta Europa.
- Donostia Suntsitua. Asaltoaren kronika.
- Biharamona: Zubieta. Ugartemendiaren proiektua.
- Hiri berria: Hirigintza tradizionala, etekin ekonomikoaren bila.