Beñat Gaztelumendi: "Igandeko saioko bertsolari bat baino gehiago finalean egoteko hautagaia dela uste dut"
http://youtu.be/oBXq1hF7YNI
Bertsolari Txapelketa Nagusia abian da, eta Beñat Gaztelumendi Altsasun sartuko da lehian, igandean, 17:30ean. Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira bertsolariekin batera izango da oholtza gainean Añorgako gaztea. IRUTXULOKO HITZA berarekin bildu da, bere sentsazioen berri izateko. Beldurrik ez duen arren, duela lau urte baino kontzienteagoa dela dio, eta ardura handiagoa sentitzen duela. Biharko papereko edizioan elkarrizketa osoa argitaratuko dugu, bien bitartean, hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa.