Txikienen lasterketako korrikalariak helmugaratzen. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan, haurrentzako lasterketak antolatu dituzte goizean Amara Berriko jaien barruan. Anoeta estadioaren aurrean bildu dira, 10:00ak aldera, hainbat haur eta guraso. Izena eman eta gero, beroketa ariketekin hasi dira gaztetxoak, musikaren erritmoan. Ondoren, hiru multzotan banatu dituzte, adinaren arabera, bakoitzak bere neurrira prestatutako lasterketan parte har zezan. Hain zuzen ere, 0 eta 6 urte bitartekoek 100 metro egin dituzte; 7 eta 11 urte bitartekoek, 500 metro; eta 11 eta 14 urte bitartekoek, 1.000 metro.
Haurrek ibilbidea abiada bizian bete badute ere, ez da garailerik izan, lasterketak ez baitira lehiakorrak izan. Helburua bestelakoa izan da; euskararen alde egitea modu osasuntsu batean eta familia giroan.
Halako lasterketa gehiago antolatzen ari dira egunotan Euskal Herriko hainbat herritan, “euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez adierazteko”, antolatzaileek adierazitakoaren arabera. Amara Berriko jaietara Jai Herrikoien Batzordeak ekarri du
Euskaraz bizi bahi dut herri lasterketen dinamika, Euskararen Kontseiluarekin elkarlanean.