Koldo Mitxelena Kulturunea: kulturari eskainitako etxea
http://youtu.be/HTVRSrT4-JE
Liburutegia, arte garaikidera hurbiltzeko gunea, hemeroteka… Koldo Mitxelena kulturaren etxe izan da hogei urtez, eta hainbat herritarren kultur egarria asetu du. Kulturak hogei urteetan izan dituen aldaketa guztien lekuko ere bihurtu da. Kulturari eskainitako etxe irekia da.
Urtemuga dela eta, IRUTXULOKO HITZA Koldo Mitxelenan izan da, bertako erabiltzaileekin hitz egiteko, eta espazioa honetako giroa irudietan erakusteko. Egunotan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Gaur arratsaldean Kukai dantza konpainiak emanaldi bat eskainiko du eraikinaren kanpoaldean.