Bere burua finantzatzea ez du inoiz erraz izan. Diru sarrera pribatuak izan ditu duela sei urte abian jarri zenetik; beste batzuetan diru sarrera publikoak ere bai. Zazpigarren ekitaldia egiterakoan, ordea, diru sarrera pribatuek behera egin dute, eta jaialdiak finantzaketa kolektiborako kanpaina bat hasi zuen
Verkami plataforman. Helburua 7.500 euro lortzea zen, eta atzo arratsaldean lortu zuen. Antolatzaileen asmoa da, hurrengo aldia, datorren urteko urtarrileean egitea, 8tik 12ra.