GipuzkoaSolidarioa jaialdia egingo dute larunbatean, Okendo plazan
Kutxa Gizarte Ekintzak bultzatutako jarduera da eta 30 elkartek bat egingo dute bertan.
webgune bat du , eta gaur egun, 90 elkartek eta 300 banakako baino gehiagok osatzen dute.
Koldobika Jauregiren partaidetza
Jaialdian honako elkarteek parte hartuko dute, besteak beste: ONCE, Gure Nahia Elkartasuna, Afegi, Oxfam Intermon, Etiopia Utopia, Atzegi eta Bidez Bide. Gainera, elkarte bakoitzak hainbat jarduera antolatu dituenez, Codigo Bushidoren kontzertuaz , globoflexia tailerraz eta hainbat herrialdeetako artisautzaz gozatzeko aukera egongo da, beste hainbat konturen artean. Koldobika Jauregi artistak ere bat egingo du jaialdiarekin, eta egun osoan zehar bertan izango da. Bere artelana osatzeko, ordea, bisitarien laguntza beharko du. Izan ere, 6 metroko kutxa bat betetzeko asmoa dute, oihal eta objektu zaharrekin.
Eskuarekin egiten den garaipenaren V keinua da jaialdiaren ikurra. Hala, jaialdiaren egunean, 12:30ak aldera, bertan bildutakoek V hori irudikatu dute eta argazki bat aterako dute elkarrekin.
GipuzkoaSolidarioa izeneko jaialdia ospatuko dute Elkartasuna garaile! lelopean, bigarren urtez jarraian. Zehazki, elkartasuna helburu duten 30 elkartek bat egingo dute, Okendo plazan jarriko duten karpan, larunbatean, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Elkarteen lana gizarteratzea izango du helburu jaialdiak, eta bisitariek hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Antolatzaileen esanetan, iaz, 2.000 lagun inguru igaro ziren jaialditik, eta oso pozik geratu ziren izandako harrerarekin. “Benetan interesa zuen jendea hurbildu zen, jarrera aktiboa izan zuten eta elkartasun giro berezia sortu zen. Informazioa eskatzeaz gain, jardueretan parte hartu zuen jendeak”, azaldu du Gipuzkoa Solidarioko Garbiñe Etxezarretak.
Kutxa Gizarte Ekintzak elkartasuna sustatzeko abian jarritako plataforma da GipuzkoaSolidarioa, eta bi ardatz nagusi ditu. Batetik , Laguntzen azoka, zerbait behar duen pertsona edo taldea eta hori eskain dezakeena harremanetan jartzen dituena: materiala, denbora, dirua, ideiak … Bestetik, Gipuzkoako elkarteek burutzen duten lana ezagutzera eman eta zabaltzea du helburu, eta horren baitan antolatzen du GipuzkoaSolidarioa jaialdia. Plataformak berak