Governors taldea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Euskal musika gustatzen zaielako eta altzatarrak izateaz harro daudelako, bigarren Altzatarock jaialdia egingo dute. Bizarrain elkarteak antolatuta, lau euskal talde elkartuko dituzte azaroaren 30ean (20:30) egingo duten kontzertuan. Larratxo kultur etxean joko dute zuzenean Governors, Sen, Eratu eta Pelax taldeek.
Sarrerak (8 euro) aldez aurretik eskuratu ahal izango dira ondorengo saltokietan: Nido taberna (Herrera), Ipotx taberna (Altza), Casares Kultur Etxea, Kata taberna (Egia), Herria taberna (Parte Zaharra). Kontzertuan jasotako dirua Altzako Gazte Asanbladari emango diote.