Beste bederatzi euskal preso aske uzteko eskatu du Fiskaltzak
Maitane Sagastume eta Josetxo Etxeberria preso amaratarrak dira Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Zigor Salaren hiru aretori aske uzteko eskatutako presoetako bi.
Laster aske gera litezke Josetxo Etxeberria eta Maitane Sagastume preso amaratarrak, Iñaki Rekarte, Juan Jose Zubieta, Juan Carlos Arruti, Jesus Mari Zabarte, Xabier Goldaraz, Jokin Uriain eta Luis Mari Lizarralde. Grapoko lau presoren askatasuna ere eskatu du Fiskaltzak: Guillermo Vazquez, Maria Jesus Romero, Encarnacion Leon eta Jaime Simonena. Bederatzi presoak kaleratzeko erabakia hartuz gero 33 dira ‘Parot doktrina’ eraisteagatik kaleratutako euskal presoak.
Joan den astean erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Zigor Salaren esku uztea presoen askatasuna aztertzeko egitekoa, osoko bilkurak beharrean, Fiskaltzak aste uztearen aldeko hautua eginez gero.
Maitane Sagastume 1991an espetxeratu zuten. Amaratarrak 2009ko uztailaren 26rako libre egon behar zuen, baina zigorra 2021 urtea arte luzatu zioten. Curtis (A Coruña) espetxean dago preso.
Josetxo Etxeberria 1991an espetxeratu zuten. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, honi ere Parot doktrina ezarri zioten; horrenbestez, zigorra 2021 urtea arte luzatu zioten. Darocan (Zaragoza) dago preso.