Kortxoenean "Auzolan erraldoian" parte hartzera deitu dituzte herritarrak
Hurrengoa abenduaren 7an izango da, baina hau berezia izango da. “Gure jarduna era egokian aurrera eraman ahal izateko aldaketa baten beharra ikusi dugu”, adierazi dute Kortxoeneatik. Auzolan honetan bi helburu finkatu dituzte. Batetik, gaztetxean beharrezkoak diren lanak egin nahi dituzte: gaztetxea margotu, barrak konpondu, zaratagela eta sukaldea berritu… Baina bestetik, Donostiako kolektibo, eragile eta norbanakoekin elkarlana bultzatu nahi dute.
“Gerturatu nahi duen ororentzat” Kortxoeneak ateak zabalik dituela azaldu dute: “egun hau probestu nahi dugu, Kortxoenea bere eginez, jende desberdina bertaratu dadin”.
[box]
Egitaraua:
09:00 Lanari ekin!
11:00 Hamaiketakoa txistorra eta sagardoarekin.
14:00 Bazkaria (doan).
15:00 Kafea hartu eta berriz lanera!
18:00 Merienda.
21:00 Kontzertu akustikoa eta ogitartekoak langileentzat.
[/box]
Auzolanaren bidez Kortxoenea gaztetxea eraikitzen ari dira. Kortxo eta txapa fabrika bat izandako eraikina 2010eko ekainaren 26an okupatu zuten auzoko gazteek, eta urte hauetan hamaika auzolan egin dituzte.