Speed taldeak 'Pusilanimes' disko berria aurkeztuko du Dokan
http://youtu.be/mRP4FHD5n_Y
Boskote donostiarra punk rock kantekin itzuli da musika eszenara.
Punk rockean eta bizitza gordinean oinarritutako hamar abesti berrirekin itzuli da Speed talde donostiarra. Pusilanimes izena du lan berriak: kontzientziak esnatu arazteko eta frustrazioa arintzeko sortutako kantak dira. Diskoaren azala El Boscoren obra batean oinarrituta dago, eta Roskow artista donostiarrak El Boscoren irudietan inspiratuta margotu du boskotearen lan berria.
Disko hau kaleratzeaz gain Sellodiscografico.com zigiluarekin beste bi disko ateratzeko hitzarmen bat sinatu dute. Bi taldekide berri dituzte oraingoan: Karlos Orbegozo baterian (Barley Juice eta Plan B) eta Mikel Gonzalez Gordo bigarren gitarra gisa (Vomito).
Ostiralean joko dute zuzenean, Dokan, 20:30ean. Kontzertuaren ondoren DJ Crazy Palmera ariko da musika jartzen. Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira.