Teknologia berriei egokitutako autobusa, Alderdi Ederren. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Euskararen normalizazioan egiten ari den lana aitortuko diote Dbusi sari honen bidez.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak jasoko du Eusko Jaurlaritzak Dbusi eman dion Zilarrezko Bikain saria; Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio.
Kanpoko ebaluaketa batez bidez, Dbusen barneko eta kanpoko komunikazioa, lan materialetan erabiltzen diren hizkuntzak edota errotulazioak aztertzen dituzte, besteak beste.
Bihar arratsaldeko 19.00etan egingo dute sari banaketa EITBk Bilbon duen egoitzan.