Mursegorekin kantuan eta dantzan
Kutxa Kultur Hiri Txikia jaialdiak haur eta gurasoak dantzan eta kantuan jarri ditu. Askotariko sortzaileek parte hartu dute bi asteburutan banatu duten programan. Gaur Mursego musikaria eta Titty Thusberg moda diseinatzailea izan dira Kutxaren Arrasate kaleko aretoan.
Mursegok kontzertu eta tailer bikaina eman du eguerdian. Enbolo txirula, txeloa, marakak, ukelelea… Mota guztietako musika tresnak erabili ditu, eta bakoitza zer den azaldu dio publikoari. Hainbat pasadizo eta istorioen bidez musikaren mundura erakarri ditu ikusleak, eta euren gorputzak musika tresna gisa erabiltzera animatu ditu. Bukaeran, Loop Station pedal grabatzailea nola erabiltzen duen azaldu die, eta haur batzuk taula gainera gonbidatu ditu euren ahotsak grabatu eta bere musika nola grabatzen duen irakasteko.
Bihar (igandea) ere jarduera asko egingo dituzte. Bigarren eskuko merkatua egingo dute, haurrek artea lantzen hasteko sormen tailerra emango du Undermount kolektiboak eta hip hop kontzertua emango du Gallinero All Stars-ek.
[Gallery=126]
[box]
EGITARAUA
Larunbata, urtarrilak 4
11:00-14:00/17:00-20:00
Bigarren eskuko merkatua. Familiak. Trukeak.
11:30
Hiriei buruzko pintura tailerra (Hazte)
12:30
Mursego: kontzertua + Loop Station pedal grabatzailea.
18:00
Jantziak material birziklatuarekin sortzeko tailerra (Tytti Thusberg).
19:00
Mursego: kontzertua + Loop Station pedal grabatzailea.
Igandea, urtarrilak 5
11:00-14:00/17:00-20:00
Bigarren eskuko merkatua. Familiak. Trukeak.
12:00
Haurrak artea lantzen hasteko sormen tailerra (Undermount kolektiboa)
12:30
Gallinero All Stars: Hip Hop kontzertu tailerra.
18:00
Haurrak artea lantzen hasteko sormen tailerra (Undermount kolektiboa)
19:00
Gallinero All Stars: Hip Hop kontzertu tailerra.
[/box]