Olatuek gogor jo dute Parte Zaharra, eta kalte ugari eragin dituzte
Denboraleak olatu handiak ekarri ditu kostaldera, eta itsasoko ura Parte Zaharreraino sartu da. Haize ufadek eta olatuek hainbat neurri hartzera behartu dituzte larrialdietako zerbitzuak. Atzo arratsaldean Salamanka pasealekua eta inguruko kale guztiak itxi zituzten: Etxague jenerala, Euskal Herria, Jauregi jenerala eta batez ere Soraluze kalea. Zurriolan, Leizaola pasealekua ere itxi egin zuten, eta Ondarretan, teniseko klubeko zonaldea ere. Pasealeku Berrian, Aldamar kaleko etxabeetaraino sartu zen itsasoko ura. Olatuek Salamanka pasealekuko Kaskazuri jatetxeko beirate guztia apurtu zuten. Bost metrotik gorako olatuek jo zuten Parte Zaharrean, eta ura indarrez sartu zen hainbat kaletan.
Jaurlaritzaren meteorologia zerbitzuak gaur 12:00etara arte alerta horia eman du kostaldean. Itsasgora goizeko bederatzietan izango da.