San Sebastian bezperan zaborra atarietan uzteko eskatu diete Parte Zaharreko bizilagunei eta ostalariei
San Sebastian jaiak direla eta, Parte Zaharra jendez betetzea espero dute asteburuan. Horregatik, auzoko kaleak ahalik eta garbien egoteko Udalak ahalegin berezia eskatu die Parte Zaharreko bizilagun, dendari eta ostalariei: San Sebastian bezperan, hilaren 19 gauean, zabor poltsak beraien atari edo ateen ondoan utz ditzatela.
Zaborra uzteko ordutegia 21:30etik 22:00etara izango da. Horrela, udal zerbitzuei bilketa erraztuko diete eta kaleak ahalik eta denbora gutxienean garbitzea ahalbidetuko dute. Guztien ahalegina eskertu du Udalak, eta sortu daitezkeen eragozpenak ulertzea espero dute.